|
Itzulpena
/ Traduction
Martin Larralde
Bordaxuri (1782-1821)
Martin
Larralde sortu zen plumaienean 1782 ko urtarrilaren 7 an, Guillaume
Larralde Bordaxurikoa eta Marie Ithurbide Plumaienekoa danik. Ama hil
zaionetik, aitari oldartu zaion, bere etxe partea galdatuz ,
Plumaieneko etxe partea.
Eztabada laster
gaixtandu zen aita eta semearen artean. Aitak, Jean Ospital
Kaselarenbordako etxetiarrari emana zion pentze baten belarra
mozteko eta lantzeko, han belarretan ari zelarik, tiro bat bildu zuen
espaldan, Plumaieneko premuaren danik, auziak agertu duen bezala.
Jondonaneko eguna zen ekainaren 27 a.
1815 eko uztailaren 4
an Hazparneko Jandarmek preso altxatu zuten Martin Larralde, Baionarat
ereman, azaroaren 28 an auzitaratu zuten Paben eta hor
sekulakotz galeretarat kondenatu, 7 epaile agertu ziren
erabaki hunen alde eta 5 kontra. Rochefort hiriko
galeretarat eremana izan zen agorrilaren 5 ean 35 urte
zituelarik eta han hil zen 1829 eko abendoaren 19 an 40
urtetan.
Hixtorio latz huntaz,
Piarres Larzabal antzerki idazlari apezak egin zuen gai bat “Bordaxuri”
deitu zuena. Antzerki hunek ez du zinezko ixtorioarekin zer
ikustekorik. Hemen agertarazten du, nola, aita hil nahi izan zuen,
bertze asko ezberdintasunen artean. Bainan euskal Herriko antzokietan
antzerki eder horren zabaltzeak, plumagaineko seme dohakabearen
ixtorioa nasaiki jakinarazi du.
Berea zaukan lurraren
gainean auzo bat belar biltzen ari ez zuelakotz jasan, nahiz aitaren
manuz ari zen, belarra bildu zakon pentzetik plumaieneko selaururat,
Jean Ospital-ek belar hori berriz bereganatzen ari kausiturik, tiro
egin zizaion.
Epaileak,
hamabietarik bederatzi ontasun jabeak ziren, Auzapez bat,Abokat bat eta
arrantier bat. Hazparne Elizaberri Plumaieneko auzo gehienak lekuko
izan ziren eta heien lekukotasunak hitz beretaz osatuak zirela idatzia
da erdaraz, nahiz ez zakiten ez irakurtzen ez eta idazten ez eta oraino
erdaraz mintzatzen. Auzian, Plumaieneko semeak eta lekukoek
xuberutar euskaldun bat zaukaten itzulpenarentzat.
Preso zelarik, Martin
Larralde Plumaienekoak bertsu batzu idatziarazi zituen. 11 edo 12
bertsu dira, ezagutuenak hameka, guziz bortitzak bainan ere
hunkigarriak eta ederki moldatuak, nahiz poto bat dagon bigarrenean
(Gabe) hitza bi aldiz agertzen baita.
Bertsu horiek oraino
kantatzen dira nasaiki Elizaberrin eta gehienen gogoan, Martin Larralde
plumai, hobendun baino gehiago, gertakariaren jasaile izan zela diote.
Ixtorio hau berena daukate eta kantu hau entzutean injustizia baten
sendimendua nagusitzen
zaiote.
Auzi hunen hemen
agertzeak ez du nahikari berezi baten gutiziarik, bakarrik Pabeko
arxibetan lo dagotzin paper zahar batzuen agertzeaz besterik. Hau gure
ixtorio bat baita, gure Elizaberriko auzoan gertatua eta ixtorioa ez
bada baitezpadakoa, bertsuak hala dira.
|