Peio Ospital eta Pantxo Carrere
I Mila zortzi ehun eta hamabortzgarrena Ni Ahazparnen preso hartu nindutena; Plumaieneko premu orok dakitena, Galeretan higatu beharko naizena.
II Kantatzera niazu alegera gabe Ez baitut probetchurik trichtaturlk ere; Nehun deusik ebatsi, gizonik hil gabe, Sekulakotz galerak enetako dire.
III Ala zorigaitzeko premu izaitea ! Horrek eman baiteraut bethikotz kaltea, Aitari gald'eginik sortzeko phartea, Galeretan eman nau, hau da ene dotea.
IV Ene aita da gizon kontsideratua. Semia galeretan du segurtatua. Nun nahi othoitzean belaunikatua, Saindu iduri, debru madarikatua.
V Ene lehen kusia Cadet Bordachuri, Fagore bat banuke galdatzeko zuri Ongi adreza zaite ene arrebari, Ene saltzeko zombat ukan duyen sari.
VI Aita aintzinian eta arreba ondoko, Osaba buryes hori diru fornitzeko; Ez ordian enetako bi sei liberako, Galeretan bederen leher egiteko.
VII Elizan sartzen dira debozionerekin, Iduriz badohazila saindu guziekin Beren liburu eta arrosarioekin, Debruyak phesta onik einen du heyekin.
VIII Zortzigarren bertsuya aneyarendako, Konseilu bat banikek hiri emaiteko: Ontsa goberna hadi, ez zauk dolutuko; Ni baitan etsempluya errech duk hartzeko.
IX Zuri mintzo nitzaizu, oi Aita zilharra, Ardura dudalarik begian nigarra; Zure eta ene arraza Bordachuritarra, Galeretan naizeno ni bainaiz bakharra.
X Kantu hauk eman ditut Paubeko hirian, Burdinez kargaturik oi presundegian, Bai eta kopiatu dembora berian, Orok khanta ditzaten Hazparne herrian.
XI Hok eman izan ditut ez changrinatzeko, Ene ahide adichkidek kuraye hartzeko, Eta partikulazki, aita, zuretako Kantu hok aditzean semiaz orhoitzeko.
BORDACHURY.